Gaztetatik lan egin zuen etengabe, ogia egiten, Julia bere bizitzako kidearekin batera, sorginen herri xarmagarri honetan jaioa, gure herrialde txikiaren txoko honetan.
Berak mimoz eta grinaz sortutako ogiak ikurra bihurtu dira Orozkon, Amurrion eta baita El Corte Inglesen ere, non delicatessen moduan saltzen diren. Ogia da, ogi gozoa, errespetuz eta denboraz egina.
Pablok bizitako istorio eta pasadizoek txokoak betetzen zituzten kontatzen zituenean. Gaur, bere eskuzabaltasunari esker, gurekin jarraituko dute eta denok gogoratuko ditugu.
Pablok, gure lankide eta lagun Nerearen aitak, utzi gaitu fisikoki.
Bakean joan da, gauzak ongi egin dituenaren ziurtasunez, eta bere ondorengoetan bizi eta biziko dela jakinik.
Atzo Pablo, zure aurretik bidean izan zirenekin elkartu zinen, baina hemen sakon sentituko dugu uzten duzun espazioa.
Egun Handira arte, Pablo.