Eguzkiaren berotasunean ospatu dira aurtengo Zaloako San Pedro jaiak. Ostiralean, Kamishibai ipuin kontalariarekin eman zitzaien hasiera jaiei. Ostean, Deiedra Rebel Folk eta Katilu taldeekin girotu zen gaua.
Larunbatean, Jasoka Herri kirolen erakustaldiaz gozatzeko aukera egon zen, meza osteko pintxoekin. Eguerdian paella txapelketako sariketa egin zen. Arratsaldean, aldiz, Kalakako jolas tradizionalak eta buztin tailerrak egin ziren. Noizbehinka freskatzeko, urezko puzgarrietan gozatu zuten askok. Beste batzuk, garagardo dastaketan freskatu ziren. Gauari hasiera Barrrk taldeak eman zion, eta Painapple eta La Txirla Records taldeak aritu ziren jarraian, karaokeari pasoa eman baino lehen.
Domekan, pintxoak eta bertsolariak aritu ziren. Ostean porra txapelketa egin zen, eta errifaren sariketarekin eman zitzaien amaiera jaiei.
Argazkiak: Zaloako Jai Batzordea