Ezker Paretak antolatuta, Ezkerpaella txapelketaren edizio berria antolatu dute gaur Orozkon. Arratsaldean jaurtiko dute jaien hasiera iragartzen duen suziria baina, horren aurretik, dozenaka lagun elkartu dira Zubiaur plazaren inguruan. Kozinatzen berotu dituzte motorrak, astebetez luzatuko diren festei indarrez ekiteko asmotan.
Gaur hasi eta irailaren 7an bukatuko dira Orozkoko San Antolin jaiak. Agenda atalean kontsultatu daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte