Berakatz eguna ospatu dute gaur Orozkon. Eguerditik aurrera ehunka lagun animatu dira kuadrilla giroan gozatzera. Tabernaz taberna aritu dira lehenbizi, ohiko joko poteoa eginez. Ondoren, eskolako jolastokira jo dute, elkarrekin bazkaltzeko.
Igandera arte luzatuko dira Orozkoko jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.