Asteburuan ospatu dira Orozkoko San Martin jaietako jarduera gehienak. Larunbatean herri bazkaria, umeentzako jolasak eta DJa egon ziren, besteak beste, eta pantaila erraldoia ere jarri zuten Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol norgehiagoka ikusteko.
Igandean, aldiz, dozenaka lagun bildu ziren Arrugaetako Atxa mendi martxan. Ondoren, meza, haurrentzako joko gehiago, tortilla txapelketa eta zozketa egin zituzten.
Argazkiak: Aritz Amorrortu