Orozkoko jai egitaraua, osorik

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 5a

Egitarau zabala prestatu du Antolinzaleak Jai Batzordeak. / Aiaraldea.eus

Irailaren 1etik 6ra luzatuko dira Orozkoko Jaiak. Antolinzaleak Jai Batzordeak egitarau oparoa prestatu du. Besteak beste, Zea Mays eta Barrrk taldeek kontzertua eskainiko dute.

Zipotz txotxongilo festazalearen azpian dagoen Ander Martinez Perurena orozkoar gazteak jaurtiko du Orozkoko Jaietako txupinazoa, datorren irailaren 1ean. Astebetez luzatuko dira udalerriko jaiak, eta Antolinzaleak Jai Batzordeak egitarau oparoa prestatu du.

Hemen ikusi daiteke Orozkoko Jaietako programazioa osorik:

EGITARAU OSOA 

Irailak 01, asteartea - Txupinazo eguna

12:00 // Ezkerpaella, Zubiaur plazan

19:00 // Txupinazoa, kanpai hotsa eta buruhandiak

19:05 // Eskupilota eta gomazko paleta partiduak, plazako frontoian, Olgetan elkartearen eskutik

19:15 // Bentazarreko mutil alaiak

20:00 // Sardinak, Supelaur Elkartea

20:30 // Ubixetaren dantzaldia, Zubiaur plazan

22:00 // Mugi Pandero erromeria, Zubiaur plazan

Irailak 02, asteazkena - San Antolin

10:00 // Aburrecalles txaranga

11:00 // Meza, San Antolin ermitan

11:00 // Garrafa erakusketa eta lehiaketa, Zubiaur plazan, Garrafa elkartearen eskutik

11:30 // Eskupilota eta gomazko paleta partiduak, Olgetan elkartearen eskutik

12:00 // Zekorrak zezen plazara ateratzea, Zezenzaleen taldearen eskutik

17:00 // Primo Bayo, Garelako Athletic-en eskutik

18:30 // Zekorketa, Zezenzaleen taldearen eskutik

18:30 // Aburrecalles txaranga

20:00 // Barrrk 

21:30 // Irrintzi lehiaketa, Zubiaur plazan

23:30 // Geurera antzerkia, Zubiaur plazan

23:30 // Muxutruk erromeria, Zubiaur plazan

Irailak 03, osteguna - Umeen Eguna

11:00 // Eskulturen lehiaketa, Zubiaur plazan

11:00 // Jolas parkea, Zubiaur plazan eta frontoian

14:00 // Umeentzako bazkaria, eskolan

15:00 // Jolas parkea, Zubiaur plazan eta frontoian

18:30 // Mozorro desfilea, Elizatik plazara

19:30 // Mozorro jaialdia, Zubiaur plazan

21:00 // Txiki irrintzi lehiaketa, Agate Deuna Abesbatzaren eskutik

Irailak 04, ostirala - San Antolin

11:00 // Txorongo Txaranga, Zubiaur plazatik

12:00 // Joko poteoa, Zubiaur plazatik, Ezker Paretaren eskutik

15:00 // Herri bazkaria, Eskolako patio estalian - Tiketak museoan salgai

18:00 // Txorongo Txaranga

18:30 // Bigantxen desfilea, Zubiaur plazan

19:00 // Bigantxak, Zezen plazan, zezenzaleen taldearen eskutik 

21:00 // Patxi eta konpainia dantzaplaza, Zubiaur plazan

23:00 // Sakatu elektrotxaranga

01:00 // Laparst erromeria

03:30 // DJ Masa

Irailak 05, larunbata - San Antolin

10:00 // Kaleko marrazki lehiaketa, Zubiaur plazan

10:00 // Marmitako lehiaketa, Aterpean, EAJren eskutik

13:00 // Bertso saioa, Zubiaur plazan, Supaztarrean kultur elkartearen eskutik

17:00 // Kaleko marrazki lehiaketaren sari banaketa, Museoan

17:00 // Futbol partidak, Atxulaur Kirol elkarteak antolatuta

18:30 // Ezker Pareta finalak frontoian

19:00 // Estampas de México mariatxia

23:00 // Zea Mays, Gorbeia kalean

00:30 // Salseo, Zubiaur plazan

Irailak 06, igandea - Jubilatuen Eguna

11:00 // Kalejira Izenbarekuak txarangarekin, Herrian zehar

11:00 // Meza, San Juan Bautista elizan

12:00 // Zekorrak zezen plazara ateratzea, Zezenzaleen elkartearen eskutik

12:30 // “Makil Hotsak” antzerkia, Zubiaur plazan

14:30 // Jubilatuen bazkaria, Eskolan

16:00 // Mus txapelketa, Ezkerparetaren eskutik

18:00 // Kalejira Izenbarekuak txarangarekin, herrian zehar

18:30 // Zekorketa, zezen plazan

20:30 //Joselu Anayak, Zubiaur plazan

22:00 // Jaien amaiera, Zubiaur plazan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide