Laudioko Jaietan aurkeztu zuen Iñigo Martinez laudioarrak-Davinia Desclasekin batera- bere dantza ikuskizuna. Ehunka pertsona elkartu ziren txosnagunean emanaldia ikusteko eta guztiak unkitzea lortu …
Okondoko San Bartolome Jaiak abiatu zituzten atzo paella txapelketarekin. Bola elkarteak irakurri zuen pregoia eta jende ugari elkartu zen herrigunean.
Antzinako ohiturak berreskuratzeko asmoz eta herriko jende nagusia omentzeko jai berezia antolatu zuten igandean Okondon. Horretarako, garia jo eta bazkaria antolatu zuten.
Arrankudiagako Jaiak profitatu zituen Gazte Asanbladak bazkari herrikoia egiteko gaztetxean. Igerileku zaharretan egindako konponketak erakutsi zituzten.
Reber ahatea ez da txupinazoan soilik egon Laudioko Jaien lehen zatian. Ski-taula Txapelketan ere egon da, parte hartzaileei zankadilak jartzen, mikrofonoarekin.
Kalbearriako Jaiak ospatu ziren Urduñan iragan astelehenean. Arratsalde partean hainbat ekintza egon ziren, baina ekitaldirik garrantzitsuena gau partean izan zen: Morrillonaren jaitsiera.
Arrankudiagako Andra Mari jaien azken egunean egon zen Reber Ahatea: Berakatz Egunean. Gizarte Etxeko kideekin hitz egiten egon zen, odolosteak afaltzeko ohituraren inguruan.