Estitxu Eizagirre Argiako zuzendaria, Nuria Telleria eta hainbat komunikatzaile indigena arituko dira Alhondegian

Erredakzioa 2016ko mai. 9a, 13:29

“Komunikatuz eraldatu-herriak euren komunikazioaren jabe” jardunaldiak antolatu ditu Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Urduñan. Egitasmoaren helburua da lantzea herri indigenek abiatutako komunikazio ereduak; hedabide handiei eta pentsamendu bakarrari aurre egiteko, hain zuzen.

“Komunikaztuz eraldatu-herriak euren komunikazioaren jabe” jardunaldiak antolatu ditu Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Urduñan. Egitasmoaren helburua da lantzea herri indigenek abiatutako komunikazio ereduak hedabide handien eta pentsamendu bakarrari aurre egiteko.

Ekimenak Ameriketako hainbat hizlari ekarriko du azal ditzaten zergatik jarri dituzten martxan herri komunikazioa proiektuak. Izan ere, iniziatibaren xedetako bat da indigenen inguruko aurreiritziak gezurtatzea eta argi uztea eurek ere teknologia berriak erabiltzen dituztela.

Nuria Telleria

Hala ere, indigenak ez ezik, tokiko pertsonek eta proiektuek ere parte hartuko dute jardunaldietan. Esate baterako, Nuria Telleria urduñarrak kontatuko du zeintzuk izan diren bere esperientziak herri indigenekin elkarlanean aritu denean.

Estitxu Eizagirre Argiako zuzendaria

2013. urtean hautatu zuten Estitxu Izagirre Argia aldizkariko zuzendari eta berak ere jardunaldietan parte hartuko du komunikazioa, feminismoa eta komunitateari buruz mintzatzeko, besteak beste.

Egitaraua

“Komunikaztuz eraldatu-herriak euren komunikazioaren jabe” egitasmoak hurrengo egitaraua izango du, ekintza guztiak 19:00etan hasiko dira Alhondegian:

Maiatzak 18 asteazkena:

Dokumental emanaldia: “Eutsi edo Hil, herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak” (Euskaraz) eta hitzaldia Nuria Telleria eta Mariano Estrada-ren eskutik (gaztelaniaz)

Maiatzak 20 ostirala:

Mahai-ingurua: Komunikazio alternatiboa eta herri komunikabideak eraldaketa sozialerako / Parte-hartzaileak: Iván Sanjines (CEFREC – Bolivia), Bashe Nuhem (CLACPI – Argentina) eta Estitxu Eizagirre (Argia astekariko zuzendaria) (Euskaraz eta Gaztelaniaz).

Maiatzak 23 astelehena::

Herri Indigenek egindako dokumentalen proiekzioa: “Malla Malla Pewenche, memoria y resistencia Mapuche” -maputxeen borroken inguruko dokumentala (39minutu) eta “Soy colla” (15 minutu).

Ameriketako gonbidatuak Argentina, Bolivia eta Mexikotik

Bashe Nuhem – Qom herria – Argentina: Komunikatzailea eta errealizadorea, “Asociación Comunitaria Indígena de Comunicación”-eko kidea. Chaco-ko Komunitate indigenen antolaketa, autogestioa, garapena eta partaidetza sustatzea dute helburu komunikazioaren bitartez. CLACPI erakundeko formakuntza arduraduna ere bada Hego Amerikan.

Iván Sanjines – Bolivia: “Fundación para el Desarrollo de la Comunicación Intercultural - CEFREC”-eko zuzendaria eta fundatzailea. Zinegilea ere bada orain dela 25 urtetik hona herri indigenek euren telebista eta zinema propioak izan ditzaten eta komunikabideen demokratizazioaren alde dihardu lanean.

Mariano Estrada – Tzeltal herria – Mexiko: Komunikatzailea eta zinemagilea, “Coordinadora Latinoamericana de Cine y Comunicación de los Pueblos Indígenas – CLACPI”- eko Koordinatzaile orokorra da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide