120.000 euroko inbertsioa egingo du Inbarri elkarteak golf zelaian

Erredakzioa 2015ko urr. 1a, 10:38

Atzo egin zen Urduñako udalbatza. Besteak beste, golf zelaian martxan jarriko duten proiektu berria gauzatzeko akordioa onartu zuten EH Bildu eta EAJko zinegotziek. Zehazki, "Pitch&Putt" golf modalitatea praktikatzeko eskola edo proiektua abiatzean datza egitasmoak. Kirol modalitate honen ezaugarri nagusia zuloetan dago.

Eriz Perez zinegotziak azaldu zuenez zulo txikiagoak ditu, distantzia laburragokoak. Hortaz, mantenua ere jasangarriagoa da. Proiektua Euskadiko "Pitch&Putt" elkartea den Inbarrik kudeatuko du.

Atzo egin zen Urduñako udalbatza. Besteak beste, golf zelaian martxan jarriko duten proiektu berria gauzatzeko akordioa onartu zuten EH Bildu eta EAJko zinegotziek. Zehazki, "Pitch&Putt" golf modalitatea praktikatzeko eskola edo proiektua abiatzean datza egitasmoak. Kirol modalitate honen ezaugarri nagusia zuloetan dago.

Eriz Perez zinegotziak azaldu zuenez zulo txikiagoak ditu, distantzia laburragokoak. Hortaz, mantenua ere jasangarriagoa da. Proiektua Euskadiko "Pitch&Putt" elkartea den Inbarrik kudeatuko du.

Baldintzak

Urduñako udalak 12 urterako utzi dio golf zelaia eta aldameneko lur saila. Hala, udalak argia, ura, telefonoa eta interneta soilik ordainduko ditu. Kirol praktika ezagutarazteko doako ikastaroak egingo dituzte datorren urtetik aurrera: "Horretarako 6.000 euro gorde dira aurrekontutik. Gainera, Euskal Herriko eta Espainiako lehen zelai ekologikoa izango da". Idoia Aginako alkateak ere hartu zuen hitza: "Geldi zegoen espazio bati berrerabiltzeari ekingo zaio, eta zerbitzuak jendea erakarriko du Urduñara".

120.000 euroko inbertsioa

Golf zelaia egokitzeko inbertsio guztia Inbarri elkarteak egingo du. Guztira, 120.000€ inguru inbertitu beharko dituzte kirol instalazioetan. Eriz Perezek erantsi zuenez, akordioa bukatzean zelaia utzi zaien baldintza berdinetan itzultzeko konpromisoa hartu du elkarteak.

Askapenaren aldeko mozioa

Aiaraldeko Askapenako kideak ere izan ziren udalbatzan, Euskal Herriko erakunde internazionalistaren eta "Askapeña" konpartsaren kontrako epaiketa salatzeko. EH Bilduko zinegotziek zein EAJkoek adierazpenaren alde bozkatu zuten.

Lur sailak eta zaborra

Bestalde, lur sail batzuk abeltzantzarako erabiltzea adostu zuten udalean ordezkaritza duten bi alderdiek. Hala, Mendeika, Lendoñobeiti eta Lendoñogoitiko hainbat lur utziko zaizkie udalez peko erakundeei.

Horrez gain, Elena Urruelak zaborren bilketa sisteman aldaketak egingo direla azaldu zuen, papera eta zaborra Udaltalde 21ekin jasoko baitute hemendik aurrera. Orain arte Aiarako Koadrilarekin kudeatu dute zerbitzua. "Arrazoia ekonomikoa da, aurreztea. Momentuz papera eta zabor bilketa bereiztu ditugu, gainontzeko hondakinak nola jaso aztertzen jarraituko dugu".

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide