Iván Fandiño toreatzailea izango da Otxomaio jaietako pregoilaria

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza 2015ko api. 1a, 17:35

Urduñako Jai Batzordeak Iván Fandiño toreatzaile urduñarra hautatu du aurtengo Otxomaio jaietako pregolari gisa; gauzak horrela, hiriko jaiei hasiera emateko ardura izango du datorren maiatzaren 7an.

Bere jardunean izan duen ospea eta Urduñarekiko egin izan duen enbaxadore lana saritu nahi izan dute Jai Batzordeko kideek, izan ere Fandiñok bi urtez jarraian eskuratu izan du zezenkaririk onenaren saria eta Urduñaren izen ona munduan zehar barreiatu du.

Maiatzean zehar madrilgo San Isidro ferian jardun betean arituko bada ere bere sorterrira itzultzeko beta izango du, txupinarekin batera jai giroari hasiera emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide