Ivan Fandiñok irabazi du urrezko belarria bigarren urtez jarraian

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza 2013ko aza. 27a, 00:07

Ivan Fandiñok urteko zezenkaririk onenaren saria eskuratu du bigarren urtez jarraian Morante de La Puebla, El juli eta Miguel Angel Pereraren aurretik.

Radio Nacionaleko Clarín saioak antolatutako tauromakia sariek 46. edizioa egin dute eta Urduñako toreatzaileaz gain Miura ganadutegia Urrezko Burdin Markarekin ere saritu dute. Juan Jose Padillak ere aipamen berezia izan du zezenketen inguruko saririk garrantzitsuenetan.

Ivan Fandiñok urteko zezenkaririk onenaren saria eskuratu du bigarren urtez jarraian Morante de La Puebla, El juli eta Miguel Angel Pereraren aurretik.

Radio Nacionaleko Clarín saioak antolatutako tauromakia sariek 46. edizioa egin dute eta Urduñako toreatzaileaz gain Miura ganadutegia Urrezko Burdin Markarekin ere saritu dute. Juan Jose Padillak ere aipamen berezia izan du zezenketen inguruko saririk garrantzitsuenetan.

Urduñarrak, toreatzailerik sasoikoenaren saria jaso du bigarren urtez eta hori dela eta tauromakiaren historian toreatzaile ospetsuenekin batera ageri da. Oso gutxi izan baitira bi urtez jarraian saritu dituzten zezenkariak, Espartaco, Enrique ponce edota El Juli dira horietako azkenak.

Zaletuen zein kritikaren onespena

Zezenketen inguruko Clarín irratsaioan zaleen zein espainiar eta frantziar kritiko espezialitatuen babesa izan zuen Fandiñok saria jasotzerako unean; espainiar zein frantziar estatuetan eginiko zezenketak kontuan hartu dituzte Ivan urteko toreatzailerik onena izendatzeko unean. 

Faena asko izan ditu aurten eta besteak beste Madril, Iruñea, Bilbo, Valentzia, Logroño edota Salamancako plazetan aritu izan da toreatzen; baita Mont de Marsan, Dax edotan Baionan ere, azken plaza honetan bakarrik aritu zelarik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide