Bizkaiko zezenzaleek egitarau zabala prestatu dute Ivan Fandiñoren omenez. Abuztuaren 19an abiatuko dute Libertad Rodriguez eta Manu de Alba argazkilarien erakusketarekin Buenavistako zezen plazan. Irudiek jasoko dituzte urduñarrak Bilbon egindako zezenketak.
Gainera, bertan erabilitako argietako jantzia egongo da ikusgai. Sarrerekin eskuratutako diruarekin eskultura eraiki nahi dute. Hurrengo egunean, ordea, meza egingo diote 13:00etan.
Abuztuaren 21ean
Ivan Fandiñok abuztuaren 21ean toreatu behar zuen Bilbon, baina bere heriotzak ekidin du. Hala ere, presente egongo da zenbait modutan. Alde batetik, aurtengo kartela aurkeztuko dute -bera agertzen da- eta Agur Jauna joko dute urduñarraren omenez, besteak beste. Plaza ahalik eta gehien betetzeko % 30eko deskontua egingo dute sarreretan.
Cluben omenaldiak
Club Cocheritok Fandiñori buruzko aldizkaria argitaratuko du eta Urduñako toreatzailearen omenezko jardunaldia egingo du abuztuaren 25ean; bideoa proiektatu eta solasaldia egingo dute gero.
Horrez gain, Club Taurinok ohorezko kidea izendatuko du abuztuaren 23an. Aldi berean, Bizkaiko zezenzaleen federazioak Ivan Fandiño saria sortu du toreatzaile ausartena aitortzeko. Tintigorri peñak ere omenaldia egingo dio.