Agerraldia eta kalejira egingo ditu Mugimendu Feministak larunbatean

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko mai. 3a, 08:39

Greba feministako Urduñako elkarretaratzearen irudi bat. / Aiaraldea.eus

Larunbatean 20:30ean egingo du ekitaldia Aiaraldeko Mugimendu Feministak Urduñako Foru plazan. Kalejiran abiatuko dira ondoren.

Aiaraldeko Mugimendu Feministak bi ekimen deitu ditu Otxomaio festen hasierarako. 20:30ean izango da aurrenekoa, Foru plazako piloian, hain zuzen. Deialdian aurreratu dutenez, "jaiak, kaleak eta gauak gureak ere badira" lemapean jantziko dituzte aldarriz bazterrak. Izan ere, festetan areagotu egin ohi dira jarrera eta eraso matxistak. Hori dela eta, erasoak salatzeko deia zabaldu dute. Telefonoa eta babes sarea prestatu dituzte horretarako.

Erasoak salatzeko telefonoa
Zentzu horretan, telefono bat jarri dute 24 orduz herritarren eskura. 688 745 180 da zenbakia, eta uneoro egongo da martxan. Modu horretan, festetan zehar erasorik egongo balitz, babesa eskainiko zaio erasotuari, laguntza eta bitartekoak erraztuz.

Ildo beretik, orain arteko mobilizazioetan bezala, azpimarratu dute behar adina aldiz aterako direla kalera zapalkuntzak salatzera. "Geroz eta indartsuago eta saretuago gaude", erantsi dute. Hala, jaiez gozatzeko eta erasoak salatzeko deia luzatu diete herritar orori. Kalejiran parte hartzeko asmoa dutenei, berriz, beltzez eta morez janzteko proposamena helarazi diete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide