Gaur 12:30ean Urduñako EAJk ekitaldia gauzatu du Foru plazan. Herriko jeltzaleek ez ezik, ingurukoek ere hartu dute parte, Amurrioko alkateak eta zinegotziek, bestek beste.
Lehenik eta behin, Bingen Zubiria Kultura Sailburuak hitz egin du eta nabarmendu du hurrengo hauteskunde guztietan Eusko Autonomia Erkidegoaren etorkizunaren zati handi bat erabakiko dela, bai Kongresuan, Senatuan, Europan, zein udaletxeetan. Zentzu horretan, sutsuki defendatu ditu Zubiriak autonomiaren bitartez lortutako aurrerapenak eta ongizatea.
Horren ostean, Urduñako hautagaietan konfiantza osoa duela ziurtatu du eta Iñaki Cuadraren txanda heldu da. EAJko alkategaiak azpimarratu du zerrenda osatzeko kide arduratsuak eta enpatikoak bilatu dituztela, eta, bereziki, jarrera handikoak.
Jeltzaleen programari dagokienez, aipatu du egitasmo gehienak aurreratu dituztela: futbol zelaiaren obrak eta igerilekuetan konponketak egitea, besteak beste.Cuadrak aurreratu du Urduñako industria gunera enpresa berria erakarriko dutela. Horrez gain, alkategai jeltzaleak bermatu du 2019an bertan 20 langileren enpresa proiektua irekiko dela.
EH Bildu behin baino gehiagotan kritikatu du, eta, esaterako, salatu du esperimentu gehiegi egin direla Foru plaza egokitzerako orduan.
Zerrendako kideak hurrengoak dira:
- Iñaki Cuadra
- Xabier Sobron
- Aurori Ugarte
- Joserra Gonzalez
- Jugaitz Yarritu
- Iker Santocildes
- Janire Ornes
- Hegoi Ozaeta
- Aimar Martin
- Rocio Matias
- Monchu Estevez