Dozenaka bizilagunek hartu zuten goizean Foru plaza, sukaldeko tresnak lanabes, patata tortilla eta paella onenak nork egingo. Arratsaldean, aldiz, gastronomiak dantzari eman zion festaren lekukoa, Aurresku eta fandango eta arin-arin lehiaketaren bigarren edizioa egin baitzen. Zezenketak ere egon ziren, eta jarduera horren aurkako mobilizazioa egin zuen Urduñako Talde Animalistak.
Argazkiak: Antonio Muñoz eta Txabi Alvarado Bañares