EH Bildu izan da indar nagusia udal hauteskundeetan Urduñan, hirugarren aldiz

Erredakzioa 2019ko mai. 26a, 22:08

Itziar Biguri izango alkatea hurrengo lau urteetan.

EH Bilduk 6 zinegotzi izango ditu, eta EAJk 5. PSE-EE eta PPk ez dute ordezkaririk lortu. 

EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Urduñan hirugarren aldiz jarraian, oraingoan 1.112 herritarren babesa eskuratuta. Horri esker 6 zinegotzi izango ditu hurrengo 4 urteetan, azken legealdian izan duen emaitza errepikatuta. Bigarren zerrenda bozkatuena EAJrena izan da (1.033 boto) eta, horri esker, 5 ordezkari izango ditu, orain arteko berdina. Bestetik, PSE-EE (160 boto) hirugarrena izan da, eta PP (62 boto) laugarrena. Azken bi alderdi horiek, ordea, ez dute eserlekurik lortu.

Urduñako udalak 11 zinegotzirentzako eserlekuak ditu guztira, beraz, EH Bilduk gehiengoa lortu du; eta ez du pakturik egin beharko gobernatzeko.

Bilakaerari dagokionez, azpimarratzekoa da EAJk izan duen igoera. 2015eko hauteskundeekin alderatuta, 189 boto gehiago lortu dituzte oraingoan jeltzaleek. EH Bilduk zifra mantendu arren, aurtengo hauteskundeetan lehenengoz alkatetza lortu zuen uneko emaitzetara gerturatu dela nabarmentzekoa da. Duela 8 urte 1.160 boto jaso zituen alderdiak, aurten baino 48 boto gehiago.

Parte hartzea
Urduñan 3.275 herritar zeuden deituta bozkatzera, eta 2.453k erantzun diote deialdiari, aurrekoan baino %3,51 gehiagok. Abstentzioa, beraz, %25,10 izan da Bizkaiko hirian. Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, oraingoan 34 bozka zuri zenbatu dira, eta 52 izan dira baliogabeak.

 

Zinegotzien zerrenda berria
Ondorioz, ondorengo zinegotziek osatuko dute Urduñako Udala:

  • Itziar Biguri Ugarte (EH Bildu)
  • Juan Jose San Perez (EH Bildu)
  • Luis Felix Garcia Sodupe (EH Bildu)
  • Sole Lezameta Astrain (EH Bildu)
  • David Gutierrez Martiez (EH Bildu)
  • Elena Urruela Herran (EH Bildu)
  • Iñaki Cuadra Kintana (EAJ)
  • Xabier Sobron Gonzalez (EAJ)
  • Aurori Ugarte Durana (EAJ)
  • Joserra Gonzalez Iglesias (EAJ)
  • Jugaitz Yarritu Fuente (EAJ)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide