Bost nazioen txapelketa jokatuko dute Urduñako Pitch & Putt zelaian

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko uzt. 24a, 07:37
Urduñako pitch & Putt zelaian izango da txapelketa. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 26tik 28ra izango da norgehiagoka. Bost selekzio lehiatuko dira. Sarrera librea izango da ikusi nahi duen ororentzat.

Nazioarteko txapelketa jasoko du Urduñak asteburu honetan. Frantzia, Andorra, Galizia, Katalunia eta Euskadiko selekzioak ariko dira lehiatzen “Bost nazioen txapelketan”. “Asteburuan zehar selekzioak banaka eta binaka jardungo dute aurrez aurre”, zehaztu du Inbarri elkarteak sare sozialetan.

Zelaira egokitzeko entrenamendu saioak egingo dituzte ostiralean, hilaren 26an. “Larunbatean binakako lehia egingo da goizean -bi ronda- eta arratsaldean norbanakoen kategoriako bat. Proba hauen ondotik zehaztuko dira txapeldun eta txapeldunorde izateko aukera izango duten bi selekzioak”. Hala, igande goizean egingo dira bikoteen modalitateko bi itzuli, eta banakakoen kategoriako bietako bat. “Gainontzeko selekzioek hirugarren, laugarren eta bosgarren postuak eskuratzeko jokatu beharko dute. Ondorioz, zelaia torneorako soilik erabili ahalko da, “nahiz eta sarrera librea izango den ikusle gisa hurbildu nahi duen edonororentzat”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide