Folk doinuekin agurtuko dute abuztua Urduñan, zazpigarrenez

Txabi Alvarado Bañares 2019ko abu. 19a, 07:00
The Taverners taldea nagusitu zen lehiaketan iaz. / Aiaraldea.eus

Hilaren 30an Euskal Herriko Enekora taldeak joko du eta hurrengo egunean, aldiz, Castellon de la Planako Lépoka.

Koroatze jaien barruan egingo da Urdufolk jaialdia, abuztuaren 30 eta 31n. Folk musika oinarri duen topaketaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa. Aurreko urteetan bezala, musika lehiaketaren finalistak entzuteko aukera egongo da bertan.

Bi talde
Horrez gain, beste bi talde entzuteko parada egongo da jaialdiaren barruan. Hilaren 30an Euskal Herriko Enekora taldeak joko du eta hurrengo egunean, aldiz, Castellon de la Planako Lépoka.

Iaz The Taverners taldea nagusitu zen lehiaketan. La Khaballa Bandek eta Alicia Alonso eta Gillermo Copello bikoteak lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide