GARRAIO PUBLIKOA

Bilboko tren zerbitzuan langile gehiago behar direla aldarrikatu dute Renfeko sindikatuek

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 18a, 10:01

Sindikatuen protesta ikasturte hasieran. / Renfeko Enpresa Batzordea

Azken egunetan eta gaur bertan ere gertatzen ari diren zerbitzu murrizketen arrazoia langile falta dela salatu dute Renfe enpresako sindikatuek.

Azken astean Renfek ematen duen aldiriko zerbitzuak aldaketa ugari izan ditu eta 30 tren baino gehiago eten dira. Zehazki, iragarritakoak baino zerbitzu gehiago geratu dira gaur bertan behera, erabiltzaileek azaldu dutenez. Hori justifikatzeko enpresak "arazo teknikoak" argudiatu baditu ere, sindikatuek bestelako iritzia dute.

Atzo langile batzordeak bilera egin ostean, oharra plazaratu zuen aldarrikatzeko behargin gehiago kontratatzea ezinbestekoa dela. Sindikatuek gogoratu dute hainbat erretiro gertatu direla Renfen eta lanpostu horiek ez direla ordezkatu jende berriarekin. Halaber, kritikatu dute Bilboko zerbitzuan utzikeria dagoela bezeroen arretari dagokionez.

Gainera, beharginen ordezkariek nabarmendu dute bezeroen beharrak asetzeko egon beharko liratekeen langile asko administrazio eginkizunak betetzera bideratu dituela gerentziak: "Langile kopuruaren gabezia hori segurtasun arazoak sortzen ari da, bai geltokietan zein trenetan".

Horri lotuta, beste salaketa larri bat egin dute sindikatuek. Izan ere, lankide nahikorik ez dutenez, antza, tren gidariek maiz bakarrik egin behar diete aurrei matxurei eta gertakariei.

Lan deialdi publikoa

Hori guztia konpontzeko, Enpresa Batzordeak konponbide bakarra ikusten du: enplegu publikorako eskaintza egitea eta dauden hutsuneak ganoraz betetzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide