2. postua erdietsi zuen Olaia Gurrutxaga Zabala urduñarrak Espainiako Atletismo Egokituko Txapelketan, 800 metroko kategorian. Horrez gain, txapeldun geratu zen 100 metroko kategorian, baina kalifikaziotik kanpo geratu zen. 400 metroko norgehiagokan, aldiz, 5. sailkatu zen.

Taldea, txapeldun
Albaceteko atletismo pistan egin zen norgehiagoka. Basauriko Ascensores Bertako Javi Conde taldearekin joan zen Gurrutxaga, eta taldea lehen postuan geratu zen, hirugarren ustez jarraian. 27 domina eskuratu zituzten guztira klub bizkaitarreko kideek, horietako 10 urrezkoak.
45 klub eta 275 atletak hartu zuten parte guztira norgehiagokan. Maila oso altua egon zela nabarmendu dute klubeko kideek.
2019an lortutako marka berdindu zuen kirolari urduñarrak, urte horretan ere bigarren geratu baitzen. 2018an, aldiz, hirugarren postua erdietsi zuen.
