Urduñako Herri Eskola bernaturalizatzeko obrak abiatu dituzte

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abu. 24a, 22:32

Prozesua ez da obra huts bat izatera mugatuko, ikastetxeko hezkuntza plana ere eraldatuko baitu. 

Abiatu berri dituzte Urduñako Herri Eskolako patioa bernaturalizatzeko obrak. Hormigoizko zorua kenduko dute, “baso jangarri” bat jartzeko, fruta-arbola eta barazki ugarirekin. Horrez gain, etxola ugari jartzea ere aurreikusten du proiektuak, jolastu eta klaseak aire librean aman ahal izateko. 

Hori da, hain zuzen, espazioak izango duen eginkizun nagusia: ikasleak naturarekin eta udalerriarekin elkarrekintzan jartzea.  

Lauzpabost urteko prozesua

Kataluniako El Globus Vermeli arkitekto taldeak abiatu zuen iaz eskola bernaturalizatzeko prozesua, Patios x Clima egitasmoaren barruan. Estatu Espainiarreko 7 jolastoki sartu ziren proiektuan, baina Urduñakoa izan zen EAEko bakarra.

Obrak orain hasi dituzten arren, lan ugari egin dute aurreko hilabeteetan. Iaz hainbat bilera egin zituzten udalarekin zein ikastetxeko hezkuntza komunitatearekin, egitasmoa azaldu eta lehen kontaktua egiteko. Maiatzean, aldiz, jardunaldiak antolatu zituzten, proiektuaren inguruan hausnartzeko. Bilera horietan jasotako ekarpenekin osatu zuten proiektu teknikoa, orain errealitateara eramaten ari direna. 

Hala ere, prozesua lauzpabost urtez luzatzea aurreikusi dute, prozesua ez delako obra huts bat izatera mugatuko. Ikastetxearen hezkuntza plana ere eraldatuko dute, bernaturalizatutako espazioaren erabilera hezkuntza zentroaren eguneroko jardunean txertatzeko. 

Argazkiak: Urduñako Udala

Erlazionatuak

"Bilera serioak ere kanpoan egin daitezke"

Erabiltzailearen aurpegia Natalia Salazar Orbe - Bizkaiko Hitza 2020 abe 01 Urduña

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide