Otsemeak talde feministak urtarrilean jaso zuen neska batek egindako salaketa 'Entzun gaitzatela' egitasmoaren barruan. Erasotuaren lekukotzaren arabera, gizonezko batek bortxatu zuen Urduñan.
Gertakari hori ahaztu ez dadin, gaur elkarretaratzea egin dute 13:00etan Urduñako Foru plazan. Hainbat jende elkartu da 'Indarkeria matxistarik ez' leloa zuen pankartaren atzean.
Ekitaldia amaitzeko, Ilargiak taldeak abesti feminista sorta jo du.