ERREPORTAJEA

Urduñako Herri Ikastetxea eta Indiako Ekhi Plaza Garcia eskolaren elkarlana, ahaidetasuna baino gehiago

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ots. 15a, 12:49

Ekhi Plaza Garciaren eskolaren irudia. / Vicente Ferrer fundazioa

Vicente Ferrer fundazioaren bidez, hezkuntza proiektua abiatu zuten Indian Ekhi Plaza Garciaren omenez. Egun, 506 ikasle ditu egitasmoak. Elkarlan proiektua abiatu dute orain Urduñako Herri Ikastetxearekin.

Ekhi Plaza Garciaren omenez, Indiako Dhone lurraldean (Seethamma Thandan, zehazki) eskola eraiki zuten Maite Garcia eta Iñaki Plaza urduñarrek 2019an. Zendutako euren semea gogoan erabaki zuten gorpuztea proiektua, eta Vicente Ferrer fundaziora jo zuten horretarako.

506 ikasle ditu egun Ekhi Plaza Garcia eskolak, eta Seethamma Thanda landaguneko haurrek ikasten dute bertan

Ametsa zena errealitate da egun: 2019ko martxoaren 23an hasi zituzten obrak, eta 2020ko martxoaren 31n bukatu zen eraikuntza. Emaitza bistakoa da: 506 ikasle ditu egun Ekhi Plaza Garcia eskolak, eta Seethamma Thanda landaguneko haurrek ikasten dute bertan. Guztira, egunero 47 neska eta 51 mutil gerturatzen dira bertara, Vincente Ferrer fundazioaren emaitzen txostenean azaldu dutenez.

Alderdi ekonomikoari erreparatuta, ikastetxe komunitarioak 11.237 euroko inbertsioa eragin du, eta Ekhi Plaza Garcia proiektuaren ekarpena 9.432 eurokoa izan da. 

Dena den, balio askoz handiagoa du egitasmoak. "Urduñako Herri Ikastetxearekin batera, elkarlana abiatu dugu Indiako eskolan", adierazi du Maite Garciak. 

"Urduñako Herri Ikastetxearekin batera, elkarlana abiatu dugu Indiako eskolan"

Horrez gain, proiektu bateratua jarri dute martxan: "Urduñako haurrek hemengo bizitzaren berri ematen diete, eta Indiakoek berdin: toki bakoitzeko ohiturak, janariak...". Lehen Hezkuntzako bigarren mailan ari dira jorratzen uneotan, aurreratu duenez. "'Eskolatik eskolara' izena du proiektuak. Ingeleraz kontatzen dute toki bakoitzeko bizimodua, eta elkarri bidaltzen diete. Idatziz eta marrazkiz egiten ari dira trukeak. Oso proiektu polita da, kulturartekotasuna du ardatz", nabarmendu du.

Ondorengoa da eskolaren kokapena, Indiako maparen baitan:

 

Maite Garcia Riobok 2018an kontatu zion Aiaraldea Komunikabideari Ekhi Plaza Garciaren proiektuaren berri. Izan ere, 17 hilabete zituela hil zitzaien semea. Haurren heriotzen doluari buruzko liburua plazaratu zuen, ondorioz, Ekhi, siguiendo tu estrella izenekoa. Iñaki Plaza musikariak (Ekhi Plaza Garciaren aitak) kantua eta diskoa eskaini zion 2014an, ildo beretik:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide