Ostiralean hasiko dira Otxomaio jaiak, Urduñan. 21:00etan izango da txupinaren jaurtiketa, baina 20:00etan hasiko da egitaraua, 2022ko kartel lehiaketako sari eta opari banaketarekin. Udaletxean izango da ekitaldi hori, eta bertatik jaurtiko dute suziria ordubete beranduago, 21:00etan hain zuzen.
Jarraian, Bihotzaren eta erraldoi zein buruhandien kalejira musikatua abiatuko da Alde Zaharretik, Gesaltza txarangarekin. Gauean, berriz, eskupilota jaialdi profesionala egongo da, Jai Alai Pelotazale Elkartearen eskutik.
Renfek, tren zerbitzua areagotuko du asteburuetan, hurrengo bi asteburuetan. Batetik, hilaren 6tik 8ra garraioa ugarituko du. Bestetik, 13tik 15era bidaia gehiago eskainiko ditu. Ondorengoak izango dira ordutegiak:

Urduñako Udalak prentsa oharrean adierazi bezala, ekitaldi ugari antolatu dituzte hiriko festak direla-eta. Egitaraua, behintzat, oparoa izango da: