Oraingoan bai. Pandemiarekin eta neurri murriztaileekin bi urtez bueltaka aritu ostean, azkenean esan daiteke “normaltasuna” itzuli dela Aiaraldeko jaietara.
Urduñako otxomaioetan atzo bizitakoa da horren adibiderik argiena: hiria txiki geratu zen eskualdeko gainontzeko herrietatik zein kanpotik bertaratutako bisitari guztiei harrera egiteko. Txosnak topera, tabernak ere; eta Huntza eta DJ Bull Foru plazan, parrandaren itzulerari soinu banda jartzen.
Aurresku, Fandango eta Arin arin txapelketa
Egusentira arte luzatu da giroa, baina jaia, berez, larunbat goizean hasi zen, tortilla eta paella txapelketarekin. Ondoren, arratsaldean, jende ugari bertaratu zen Gernika plazara, bertan egin baitzen Aurresku, Fandago eta Arin arin Txapelketa, Erauntsi dantza taldearen eskutik.
Ohikoan bezala, maila altua erakutsi zuten Euskal Herriko hainbat txokotatik bertaratutako dantzariek.
Horrela geratu zen sailkapena:
Aurresku Txapelketa
- Gorka Granados Terrones (115 punturekin)
- Beñat Olano Duque (108 punturekin)
- Idoia Ruiz de Apodaca Audicana (101 punturekin)
- Diego Duran Horcajo (96 punturekin)
Fandango eta Arin arin Txapelketa
- Maren Galbez Garmendia eta Gorka Granados Terrones (111 punturekin)
- Nora Aizpuru Saenz de Samaniego eta Iker Zabala Etxeberria (104 punturekin)
- Olatz Azkue Lizarazu eta Mattin Etxebeste Saznperro (102 punturekin)
- Ane Jaunarena Cereijo eta Endika Osa Urkizu (101,5 punturekin)
- Ane Aunariz Etxebeste eta Mikel Esnaola Lopez (88 punturekin)
Argazkiak: Aiaraldea.eus eta Antonio Muñoz