Umeen eguna ospatu da gaur Otxomaio jaietan. Hiriko bizilagun gazteenei bideratuta egon dira jarduera gehienak. Goizean puzgarrien jolas parkea egon da Foru plazan; eguerdian Batibomba eta buruhandien kalejira; eta haurrentzako herri bazkaria jarraian. DJ Xaibor arduratu da arratsaldea girotzeaz. Dozenaka ume igo dira musika jartzailearen oholtzara.
Jarraipena, ostiralean
Hurrengo egunak atsedena hartzeko baliatu ahalko dituzte urduñarrek, otxomaioek etenaldia izango baitute asteburura arte. Ostiralean hasiko da ospakizunaren bigarren txanpa. Saskibaloi partiduak, kontzertuak eta kuadrillen afaria egongo dira.
Larunbatean, aldiz, egun osoko egitaraua egongo da. Herri bazkaria, bolo txapelketa eta antzerki emanaldia egongo dira, besteak beste. Bulego taldea eta Oihan Vega arduratuko dira gaua girotzeaz.
Igandean amaituko dira aurtengo otxomaioak, Bihotzaren erreketarekin.
Argazkiak: Allende Solaun Boada