Parapenteekin koloreztatuko du zerua Gorobel taldearen topaketak irailaren 17an

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 9a, 09:55
Aste Santuan Bizkaiko txapelketa jokatu zen Gorobelen ere. / Aiaraldea.eus

Irailaren 17an egingo du urteroko topaketa Urduñako Gorobel Parapente taldeak. Aire akrobaziak ikusteko parada egongo da Tertanga, Urduña eta Aiarako ortzimugetan, besteak beste.

Bosgarren aldiz antolatuko du Urduñako Gorobel Parapente taldeak topaketa. "Irailaren 17an zerua parapentez beteko da", nabarmendu dute oharrean. Bi urteko etenaldiaren ondotik berreskuratu dute ekimena, eta Gorobel inguruetan "giro ederraz" gozatzeko deia zabaldu dute. Hain zuzen, Aiara, Urduña eta Villlalba de Losa (Burgos, Espainia) lotuk odituzte hegaldietan, aurreratu dutenez.

"Izugarriak izango dira partaideek beti oparitzen ditzuten aire akrobaziak"

Topaketa antolatzeko Urduñako Udalaren, Tertangako Administrazio Batzarraren eta Villalba de Losako instituzioaren laguntza jaso dute. Babesle andana izango ditu gainera jarduerak, tokiko komertzioez gain, nazioarteko parapente markak batuko baitira; baita Urdu Hegan, iParapente edo Arabafly eskolak ere. "Izugarriak izango dira partaideek beti oparitzen dituzten aire akrobaziak", azpimarratu dute.

Iberiar penintsula osotik hurbilduko dira zaleak. "Ekintzen baitan, Kopa Pikaroren bigarren edizioa egingo dugu; mozorro lehiaketa", adierazi dute. Hala, kontzertu, zozketa eta barbakoarekin hornituko dute egitaraua. Hargatik, webgunean izena emateko eskatu diete parte hartu nahi dutenei

Eskualdea, parapente ekimen ugariren topaleku

Irailekoa ez da izango Aiaraldean egindako parapente txapelketa edo ekimen bakarra. Bizkaiko parapente txapelketa Orozkon eta Urduñan jokatu zen iaz. Aurten, berriz, Urduñan egin dute lehiaketa, eta jendetza batu zen parte hartzen zein ikusten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide