Aranzadi zientzia elkarteko kideak ari dira indusketak egiten, baina Urduñako hainbat bizilagun ere batu dira auzolanera. Abenduaren 11ra arte egongo dira lanean. Ondoren, topatutako gorpuak identifikatzeari ekingo diote.
2016an abiatutako indusketen jarraipena da orain egiten ari direna, eta Urduñan azken hamarkadan memoria historikoaren berreskurapenaren alde eginiko prozesuaren barruan kokatzen da. Ildo horretan, urrats garrantzitsua eman zuten udan, Duintasunaren Kolunbarioa inauguratuta. Bizkaian egiten den mota horretako lehen monumentua da Urduñakoa, eta hilerritik metro gutxira dago. Aurreratu dutenez, bertan sartuko dituzte indusketan topatzen dituzten presoen arrastoak.