Urduñako Kintoen jaia egin zen atzo Urduñan. Foru plazan hasi zen giroa pizten. Umeentzako jolasak antolatu zituzten aurtengo kintoek bertan, eta poteo musikala egin zuten gero.
Arratsaldean, aldiz, Battuere batukadak girotu zituen hiriko kaleak, eta kontzertuen txanda iritsi zen gero. Streetlight Studioko rapeatzaileak igo ziren oholtzara lehenbizi, eta Beranduegi erromeriaren txanda izan zen jarraian. Ondoren, azken aldiz abestu zuten kintoek, eta DJ Varro arduratu zen egitaraua ixteaz.
Aurtengo kintoekin batera, beste belaunaldi batzuk ere animatu ziren eguna lagunartean igarotzera.
Argazkiak: Antonio Muñoz