12 orduz 10 kilometroko zirkuitua egingo dute Javi eta Xabi Irabienek, AEFATen alde

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko api. 20a, 07:46

Javi eta Xabier Irabienek deitu dute elkartasun ekimena. / AEFAT

Igandean izango da 'Pausoz pauso' erronka. Urduñan egingo dute ekimena, eta ataxia telangiectasia gaixotasuna ikertzera bideratuko dute jasotako dirua.

Xabier eta Javi Irabien aita-semeek elkartasun ekimen berria egingo dute asteburuan. Urduña aukeratu dute horretarako, eta 'Pausoz pauso' izena jarri diote erronkari. Hain zuzen, 12 orduz ariko dira ibilian 10 kilometroko zirkuitu bat egiten hirian barrena. 

"Ibilbidea adin guztiei irekia egongo da", zehaztu dute diru bilketarako aktibatu duten atariko gunean. Besteak beste, bertan ere gauzatu ahalko da ekarpen ekonomikoa, 1.000 euro lortzeko.

Foru plazatik igaroko dira 2.5 orduro gutxi gorabehera, eta umeentzat jolasak, musika erakustaldiak eta txosna egongo dira 8:00etatik 20:00etara

8:00etan hasiko dira oinez, eta 20:00etan bukatuko dute, dena ondo bidean. Eurekin joatera animatzen direnek 10 euroko dohaitza egin beharko dute, "eta opari bat jasoko dute". Gainera, egun osoko animazioa prestatuko dute Foru plazan: Kalaka egur jolasak, Urduñako Erauntsi dantza taldea eta Olaranekoen txosna, txalaparta eta txistularien erakustaldia...

Ibilbideari dagokionez, ondorengoa izango da: Foru plazatik hasiko dute zirkuitua bi ordu eta erdiro, Arbieto igarota pista partzelarietatik joango dira Artomañara, berriro plazara itzultzeko. Izan ere, Artomañan bizi da Hodei, ataxia telangiectasia eritasuna duen Euskal Autonomia Erkidegoko bost kideetako bat. 

Ez da Javi eta Xabierrek burututako elkartasun ekimen bakarra. Izan ere, 2021.urtean Santiagoko bidea osatu zuten tandemean Spiderabelekin, '120km AEFATen alde' lemapean. Helburuaz galdetuta, gaixotasunari ikusgarritasuna ematea eta ikerkuntza sustatzea dutela jomuga azpimarratu dute. 2020. urtean, aldiz, Urduñatik Finisterrera joan ziren Irabien sendiko hiru belaunaldi.

💪🏼💪🏼¡Los Irabien vuelven al ataque! 😍

👏🏻👏🏻 Los deportistas solidarios orduñenses Javi y Xabi Irabien, padre e hijo, vuelven a plantear un reto solidario en Orduña/Urduña (Bizkaia) por nuestra asociación, para apoyar la investigación de la ataxia telangiectasia, el próximo 23 de abril.

🚶🏻‍♂️🚶🏻‍♂️Lo han llamado "Paso a paso" e intentarán caminar durante 12 horas seguidas, dando vueltas a un circuito circular de 10 km. 

🚶🏻‍♂️🚶🏼🚶‍♀️🚶‍♀️🚶🏼En cada vuelta se podrán sumar los participantes que deseen colaborar, ya que la ruta es apta para toda la familia. Una sola vuelta o las que cada uno quiera. Y Javi y Xabi irán a la cabeza del grupo.

💕Los participantes realizarán una donación solidaria de 10 euros y se llevarán un regalo sorpresa. Además, habrá animación constante en la Foru Plaza de Orduña, lugar de salida y meta del circuito.

❤️ Gracias por volver a colaborar con nosotros

❤️❤️❤️Si no vas, puedes donar aquí: https://www.migranodearena.org/reto/-paso-a-paso---circuito-10-km-caminando-non-stop-23-abril-orduna-urduna


#urduña #orduña #bizkaia #retosolidario #actividadfamiliar #aefat #ataxiatelangiectasia #pasoapaso #gentesolidaria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide