Jennifer Harispe argazkilariak Corazón y entrega liburua argitaratu berri du. 112 orrialde ditu eta Ivan Fandiño toreatzailearen omenezko lana da. Berez, urduñarraren 72 argazki ditu eta horietako 50 argitaratu gabeak ziren.
Harispek adierazi du Ivan Fandiñok hunkitzen zuela eta gozatzen zuela berari argazkiak egiten. Nestor Garcia Fandiñoren ahalduna da hitzaurrearen egilea eta argitalpena hemen erosi daiteke. 59 euro balio ditu eta abenduaren 18an hasiko du egileak banaketa.
Hain zuzen, bi egun lehenago egingo du aurkezpena Mont de Marsanen.
Ivan Fandiño
Ivan Fandiño urduñarra 2017ko ekainean hil zen Frantziako estatuan egiten ari zen zezenketa batean. Ospe handiko nazioarteko toreatzailea zen eta bere hiriko jaietako pregoilaria ere izan zen. Laudioko hainbat toreatzailerekin hasi zuen bere ibilbidea, eurek gogoratu zuten moduan.