HAPOaren aurrerakinaren aurkezpenak hiru aukera proposatu dizkie herritarrei Urduñako hiri garapenerako

Aitor Aspuru Saez 2024ko mar. 6a, 15:45
Urduñako Udalak proposatzen duen bigarren aukera HAPOri begira. / Urduñako Udala

Urduñako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakina aurkeztu zuten atzo eta parte hartze prozesua abiatuko dute herritarrek erabaki dezaten zein bide hartu udalerriaren garapenerako.

Atzo aurkeztu zuten Urduñan Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriaren aurrerakina. Bost ardatzen inguruan egituratu dute egitasmoa: espazio libreen sarea osatu eta lotzea, hiri-lurzorua birdentsifikatzea eta hutsuneak betetzea, korridore berdea edo ekologikoa errespetatzea eta turismo jasangarria sustatzea kanpin berri bat sortzea.

Helburu horiek jarraiki, planak hiru aukera eskaini dizkie herritarrei:

1. aukera

Hiri-perimetroan baino ez da aurreikusten eragitea, ez da toki gehiago urbanizatzea aurreikusi. Aukera horretan ez da barne biltzen uholde-arriskuak eragindako lurzorurik, eta hiri-espazio hutsak betetzen dira. Aukera honek 294 etxebizitza ditu.

2. aukera

Orain arteko hiri-perimetroarekin jarraitzeaz gain, bigarren alternatiban hiru sektore urbanizagarri proposatu dituzte: Kintana Erreka, La Rondina II eta La Paul poligonoa.

Hirigunean hutsik dauden espazioak betetzea ere iradoki dute. Proposamen honek 358 etxebizitza ditu.

3. aukera

Kasu honetan ere hiri-lurzoruari eutsi zaio, eta sektore urbanizagarriak honako hauek izango lirateke: Tras Santiago eta La Martuja Berria bizitegi-sektoreak. Aldiz, La Paul industrialdean eta Floridan jarduera ekonomikoak jaso dituzte. Etxebizitzen kopurua ere 358 da.

4. aukera, alboratuta

Hasieran bazegoen beste proposamen bat: egungo HAPOrekin jarraitzea. Baina ikusita uholde eremu gehiago zeudela horren barruan, baztertu dute idea.

Prozesu parte-hartzailea

Aurkezpenaren ondoren, prozesu parte-hartzailea abiatuko du Urduñako Udalak.

Martxoaren 11tik aurrera HAPOaren idazleekin aurretiazko hitzorduak zein hitzordu telematikoak izateko aukera izango dute herritarrek, hurrengo bi hilabeteetan.

Hitzordua hartzeko 945 383 003 EXT 19 telefono zenbakira deitu edo hirigintza@urduna.com helbidera idatzi ahalko da.

Iradokizunak idatziz erregistratu ahalko dira Zaharra 2-4k bulegoetan edota instantzia telematikoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide