ARGAZKIAK

"Harro Hiri" aldarrikatu du bere burua Urduñak

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mar. 22a, 17:09

Belandia eta Lendoñobeiti zeharkatu ostean, 9:00ak aldera iritsi da lekukoa Urduñara. Euskararen kale erabilerak gora egin duen eskualdeko udalerri bakarrean "Harro Hiri" direla aldarrikatu dute ehunka euskaltzalek kaleetan barrena.

Belandia eta Lendoñobeitik igaro ostean, Antiguatik iritsi da lekukoa Urduñara, eta protokolozko itzulia egin du alde zaharrean barrena, Saratxora abiatu baino lehen. Guztira, 13 kilometro egin ditu furgonetak Bizkaiko hiri bakarrean barrena, eta bertako elkarte, ikastetxe eta eragile ugarik hartu dute lekukoa, ehunka lagun kaleetan bilduz. Hala ere, eskualdeko hainbat eragilek ere hartu dute kilometroa hiriko mugen barruan.

Horietako bat Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua izan da. 2043. kilometroa hartu du, Lendoñobeitin. 2019an bisitatu zuen Korrikak azkenekoz hiria, baina euskararen normalizazioaren aldeko borrokak ez du etenik izan ordutik hona. Eta, beste toki batzuetako datu ezkorren aurrean, Urduñan behintzat badirudi pozik egoteko arrazoiak daudela.

Euskararen kale erabilera puntu eta erdi igo zen 2011tik 2021era, %4tik %5,5era igaroz. Oso hobekuntza xumea da, bai, baina dimentsio handiagoa hartzen du perspektiba historikotik begiratzen bazaio. Izan ere, 2002an eginiko neurketa ehuneko hori 0koa izan zen. Hau da, ez zen kaletik euskaraz hitz egiten zuen inor topatu.

Hauek izan dira Urduñako lekuko eramaileak:

  • 2028. Km – Amurrio Trail / San Antonen Lagunak
  • 2039. Km  – Oinkariak / Ezina Ekinez Egina
  • 2040. Km – Euritako Taldea 
  • 2041. Km – Tologorriko Mermeladak eta Zuku  Ekologikoak
  • 2042. Km – LAB Aiaraldea
  • 2043. Km – Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 
  • 2044. Km – Txarlazo Mendi Taldea / Urduñako Gazte Asanblada 
  • 2045. Km – Mugalde / Urduñako pilotazale Elkartea 
  • 2046. Km – Antzinako Andra Mari
  • 2047. Km –  Urduñako Herri Eskola / Urduñako Laguntza Zentroa
  • 2048. Km – Urduñako Udala / Orduña Hiria Museoa
  • 2049. Km – Erauntsi Dantza Taldea  / Urduñako EH Bildu
  • 2050. Km – Amurrioko EH Bildu / Saratxo Herria 

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta AEK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide