Zinema plato bilakatuko da, beste behin, Urduña. Iaz Dani Rovira eta Susana Abaitua egon ziren, besteak beste, bertan grabatzen, berriki estreinatutako El Bus de la Vida filma dela eta.
Azken hilabeteotan, Julio Medemen azken proiektuak, Ocho pelikulak, hartu ditu Urduñako kaleak. Kasu honetan, eta bihartik aurrera, Los Muertimer filmaren grabaketari ekingo diote hirian, eta horrek hainbat errepide mozketa ekarriko ditu: goizean, Foru plazan arituko dira, eta Frankos, Orruño eta Donibane kaleetan arratsaldean.
Léa Mazé komikilari frantsesaren komikietan oinarritzen da filma eta hilerri batean krimen bat ikertzen duten bi umeren abenturak ditu ardatz. Alex de la Iglesia zuzendariaren eta Carolina Bang aktorearen esku dagoen Pokeepsie Films produkzio-etxeak ekoitziko du filma, Errementari filma edo HBO plataformako 30 Monedas telesaila ekoizteaz arduratu den etxea, alegia.