Tirolinarik gabeko jaitsiera egin du Morrillonek, Jon Partera Basurkoren omenez

Txabi Alvarado Bañares 2024ko abu. 16a, 21:12

Artziniegako bizilaguna iragan astean zendu zen trafiko istripu batean. Bera arduratzen zen Kalebarriako jaien ekitaldi ikonikoa teknikoki prestatzeaz. 

Berezia izan zen atzoko Morrillonaren jaitsiera Urduñako Kalebarria jaietan. Berezia eta hunkigarria. Izan ere, omenaldia egin zioten iragan astean zendutako Jon Partera Basurkori. Artziniegako bizilaguna hamar urtez arduratu da Morrillonaren jaitsierarako tirolina prestatzeaz.  

Gauzak hala, Gasteizko Zeledonen inspiratutako pertsonaia ez zen ohikoan bezala jaitsi. Horren ordez, hitzartze hunkigarria bota zuen bainuetxe hoteleko leihotik, Foru plazan zeuden dozenaka herritarren aurrean. Jarraian, plazara jaitsi eta lore sorta jarri zien Parteraren argazkiei, eta lurretik oinez egin zuen ohikoan tirolinarekin egiten duen ibilbidea, haurrei gozokiak banatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide