Kultur sorkuntza Aiaraldean

Film berria grabatuko dute Urduñan, Laudion eta Amurrion, eta castinga egingo dute

Txabi Alvarado Bañares 2025eko uztailaren 14a

Urduñan grabatutako 'Cuatro paredes' filmeko argazki zuzendaria izan zen Alejo Levis.

Alejo Levisek bere laugarren film luzea grabatuko du eskualdean. 

Filmen errodajeek ez du etenik Aiaraldean. Urduñan Ruega por nosotras pelikula ekoizten ari dira uneotan, eta datorren hilabetean Como salvar el mundo lana grabatzeari ekingo diote hirian, eta baita Laudio eta Amurrion ere, abuztuaren 1etik irailaren 5era luzatuta.

Alejo Levisek zuzenduko du lana eta Mundo Cero arduratuko da ekoizpenaz, Greenpeace erakundearekin elkarlanean. 

Ibilbide oparoa egin du Levisek zinemagile moduan. Hiru film luze (Todo parecía perfecto, No quiero perderte nunca eta Hate songs) eta hainbat  labur zuzendu ditu, eta beste sortzaile batzuen agindura ere egon da. Besteak beste, argazki zuzendari gisa egin zuen lan Ibon Cormenzanak Urduñan grabatutako Cuatro paredes lanean.

Castinga abian

Perfil guztietako pertsonak ari dira bilatzen pelikulan agertzeko, eta castinga antolatu dute horretarako. Zehaztu dutenez, 20-60 urte bitarteko gizon eta emakumeak behar dituzte batez ere, baita beste honako perfilak ere, "edozein etniakoak":

  • 7-12 urte bitarteko adingabeak
  • 10 urte inguruko neskak
  • 60 urtetik gorako emakumeak
  • 20-30 urte bitarteko gizonak
  • 30-40 urte bitarteko emakumean

Hemen eman daiteke izena hautaketa prozesuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide