Urduñako Udalak urratsak egin ditu hiri hondakin solidoen bilketaren zerbitzuaren tasak aldatzeko. Izan ere, tokiko erakundeak behartua ikusi du bere burua Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea betetzeko.
Lege horrek ezartzen du udal zerbitzuak ezin dutela galera ekonomikorik sortu eta egun, hondakinen bilketak 82.000 euroko defizita sortzen du.
Gauzak horrela, hiruhileko tasa 36,79 eurotik 45,25 eurora igotzeko prozesua hasi du erakundeak, %23ko handitzea guztira.
Tasak eta hileko igoera, zergadun motaren arabera honako hau izango da, Urduñako Udalak zabaldu duenez:
| Kontzeptua | 2026ko Tasa(€) | Hileko igoera (€) |
| Etxebizitzak | 45,25 | 2,82 |
| 10 pertsona baino gutxiagoentzako ostatuak | 124,43 | 7,76 |
| 10 pertsona baino gehiagoentzako ostatuak | 207,01 | 12,90 |
| Elikagaigintza, ostalaritza eta edari alorreko dendak (tabernak, dastaketa-guneak, kafetegiak eta jatetxeak | 124,43 | 7,76 |
| Denda orokorrak | 85,56 | 5,33 |
| Banketxeak | 85,56 | 5,33 |
| Enpresak eta Industria establezimenduak | 124,43 | 7,76 |
| Ekintzarik gabeko merkatako lokalak eta lokal hutsak (kontagailu dutenak) | 31,80 | 1,98 |
| Jabeen erkidegoak ( atari-garbiketa) | 31,80 | 1,98 |
Antzeko urratsak egin behar izan dituzte eskualdeko Udal gehiagok zerbitzu berean aurten. Esaterako, Amurrioko Udalak %73,13an garestitu beharko du hurrengo urtean eta Aiarakoak, aldiz, %11,38ean.