BIDEOA ETA ARGAZKIAK

Guardia Zibila moja klaratarren komentura bertaratu da eta kide nagusienak atera ditu bertatik, azterketa medikua egiteko

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 18a

Guardia Zibilak moja kaletar 1 1766065524711
Guardia Zibilak moja kaletar 2 1766065540417
Guardia Zibilak moja kaletar 3 1766065551238
Guardia Zibilak moja kaletar 4 1766065563443
Guardia Zibilak moja kaletar 5 1766065574568
Guardia Zibilak moja kaletar 6 1766065583995
Guardia Zibilak moja kaletar 7 1766065594961
Guardia Zibilak moja kaletar 8 1766065606866
Guardia Zibilak moja kaletar 9 1766065619363
Guardia Zibilak moja kaletar 10 1766065628492
Guardia Zibilak moja kaletar 11 1766065639128
Guardia Zibilak moja kaletar 12 1766065651888
Guardia Zibilak moja kaletar 13 1766065660962

Moja klaratarren kasua kudeatzen duen epaileak agindua eman du moja nagusienei azterketa medikua egiteko. Zerbitzu medikuek adierazten badute ez dutela zaintza egokia jasotzen, beste komentu batera eramango dituzte.

Moja klaratarren auziaren soka luzeak ez du amaierarik. Gaur Burgoseko Guardia Zibila, zerbitzu medikuak eta Bilboko epaile bat bertaratu dira Urduñako komentura. Epaileak berak eskatu du institutu armatuaren presentzia. Izan ere, helburua da moja nagusienei azterketa medikua egitea.

Guardia Zibilak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, epailearen susmoa da moja helduenek ez dituztela dagokizkien zaintzak jasotzen eta komentuan ez direla betetzen bizi baldintza egokiak eurentzat. 

Guztira bost emakume eraman dituzte Basurtuko ospitalera, komentuko mojek eta Guardia Zibilak baieztatu dutenez. 101 eta 88 urte bitarteko mojak dira ospitaleratuak.

Guardia Zibilaren prentsa kabineteak aipatu duenez, susmoak egiaztatzen badira, litekeena da beste komentu batera bidaltzea. Iritzi berdina adierazi dute Urduñan geratu diren mojek ere.

Atsekabetuta egin dituzte medioen aurrean adierazpenak mojek. "Bakarrik" utzi dituztela adierazi dute, eta euren asmo bakarra "askatasunean" bizitzea da, fede katolikoa oinarri, "azken bi mila urteetan bezala".

Gogoratu beharra dago gaurkoa ez dela komentuan azkenaldian egin duten lehen esku hartzea. Hain zuzen, Guardia Zibilak bi moja atxilotu zituen duela aste gutxi, arte trafikoa leporatuta. Polemika guztia duela urtebete hasi zen, klaratarrek Eliza Katolikoa utzi zutenean.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide