Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak jakinarazi du gaur Euskal Trenbide Sareari (sail horren mendeko erakunde publikoari) agindu diola irisgarritasun-arloko konponbideak txertatzea Bizkaiko aldiriko trenen C-3 (Bilbo-Urduña) linean.
Zehazki, ekimen horren bidez nasak partzialki handitzeko proiektu pilotua abiatuko du ETSk, linearen jabea den Adifen baimena baitauka. Esku-hartzearen helburua da nasen eta gaur egun dagoen trenen plataformaren arteko altuera-diferentzia gainditzea. Lehen neurri horiek probatzeko Urduñako eta Abandoko geltokiak hautatu dituzte.
Eusko Jaurlaritzak argitu du iazko urtarrilean jaso zituela Aldiriko zerbitzuaren kudeaketaren eskumenak eta geroztik aritu dela lanean irisgarritasun zailtasunak gainditzeko.
Esaterako, beste tren mota batzuk baliatu ditu erabakitzeko neurri hori nahikoa zen irisgarritasuna bermatzeko.
Gogoratu beharra dago protesta ugari egin dituztela azken urteetan tren zerbitzua herritar ororen esku egon dadin, bereziki, Maria Luisa Goikoetxearen aldarrikapenak jasota.