Azalera podcasta

"Bizpahiru hilabeteko grabaketa batek 300.000 euro utzi ditzazke Urduñan"

Erredakzioa 2026ko apirilaren 8a

Iker Santocildes alkatearen hitzetan, filmeen grabaketek ez dute eragin nabarmenik hiriko eguneroko funtzionamenduan, eta positiboak dira tokiko ekonomiarentzat. 

Urduña zinema plato bihurtzearen ondorioen inguruan mintzatu zen Iker Santocildes Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean. Horrelako grabaketek Urduñan duten eragin ekonomiko positiboa nabarmendu zuen alkateak, eta zifrak ere jarri zituen mahai gainean: "Grabaketa batek 2-3 hilabete irauten baditu agian 300.000 euroko eragin zuzena du Urduñan, jatetxeetan, ostalaritzan eta inguruko zerbitzuetan. Asko da". Gauzak hala, horrelako ekimenek "tokiko ekonomia indartzen dutela" uste du Santocildesek. 

Grabaketek hiriaren egunerokoan duten eraginaz galdetuta, gobernuburuak ziurtatu zuen Urduñan 13-14 grabaketa egon direla orain arte, eta horietako bostpasei baino ez direla kalean egin. Izan ere, pelikuletako askok Mariaren Lagundiaren Ikastetxeko azpiegiturak baliatzen dituzte eta horrek asko errazten du elkarbizitza, "herritarren egunerokoan ia eraginik ez dutelako".

Hain zuzen, Mariaren Lagundiaren Ikastean eraikiko dute Bilbao Bizkaia ikus-entzunezko huba, 4,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Azpiegitura berri hori datorren urterako martxan egotea aurreikusten dute, eta horrek are grabaketa gehiago erakarriko dituela espero dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide