Otxomaioetako pregoia eta txupinazoa baino lehen, beste ekitaldi berezi bat hartu zuen atzo Urduñako Udaletxeak. Izan ere, urtero bezala, ongi etorria egin zieten 24 haur jaioberriri eta euren gurasoei. Zapi bana eman zioten haur bakoitzari, eta euskaraz mintzatzeko deia luzatu zien Iker Santocildesek bertaratutako familiei, "seme-alabei lagatu ahal zaien opari baliotsuena" dela nabarmenduta. Bide horretan, Udala "bidelagun" izango dela ziurtatu zuen gobernuburuak.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte