Atzo gauean amaitu ziren Urduñako Otxomaioak, ohiko dinamika jarraituta. Kalejira laburra egin zuten hiriko kale nagusietan barrena, hileta bat irudikatuta eta negar zein barre uneak tartekatuta. Ondoren, Bihotzari su eman zioten Foru plazan, eta hainbat haurrek piloian murgiltzeko baliatu zuten unea.
Balorazio positiboa
Urduñako Udalak jaien balorazio positiboa egin du, zenbait ohar egin dituen arren. Alde batetik, lehen asteburuan jazotako eraso matxistak salatu ditu tokiko erakundeak baina, era berean, balioan jarri du horren aurka ostiralean eginiko mobilizazioa. Bestetik, aitortu du hainbat arazo egon direla argindarrarekin, baina gauza horiek guztiak hobetzeko lanean ari direla ziurtatuta.