Laudio eta Amurrioko Jaiak ari dira titular guztiak hartzen egun hauetan, baina Urduñan ere festa giroa dago, Kale Barriako jaiak ospatzen ari baitira asteburuan.
Atzo egin zuten egitarauko ekintzarik ikonikoena: Morrillonaren jaitsiera. Ohikoan bezala, Aduanatik behera jaitsi zen pertsonaia hezur-haragitzen duen Carlos Bergado urduñarra, haurrei gozokiak botatzen zizkien bitartean.
Gaur amaituko dira Kale Barriako jaiak. Hemen ikusi daiteke egitaraua.