Zozketan parte hartu nahi?

Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.

Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.


'Maitasuna ez da nahikoa' emanaldia

'Maitasuna ez da nahikoa' emanaldia

Maitasun idealaren gainbera ospatzen duen manifestu poetiko musikatua dugu Maitasuna ez da nahikoa sormen berria. Hitza eta musika uztartzen dituen emanaldia. Oholtza gainean hitza, soinua, argia eta bi gorputz. Performatutako gorputzen eta deformatutako soinuen agora bat. Hitzekin jolastu eta soinuz lokaztu. Doinu printzak, printze eta printzesarik gabe. Ahotsaren hotsak, boza altuak eta altabozak. 

Hiru sortzaile eszenan. Mari Luz Esteban idazleak sortu ditu hitzak, Amorantek, berriz, musika ondu du eta Itziar Garalucek argien eta irudien ardura hartu du. 

Emanaldiaren data eta lekua: Martxoaren 26an, 19:30ean, Bidebarrieta Liburutegian.

Epea: 2026/03/24 14:00 Parte hartu!

'Ahaztu nirekin. Memoria alfabetiko-kronologiko-bibliografiko bat' emanaldia

'Ahaztu nirekin. Memoria alfabetiko-kronologiko-bibliografiko bat' emanaldia

Miren Agur Meaberi eskatu diogu etorkizunari begira jartzea. Honen ondorioz narrazio original bat sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Miren Amuriza eta Uxue Alberdi), hauek ere literatura idazleak dira, gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat (Antton Valverde), Euskal Kantagintza berriko aitzindari bat,  arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko narrazio labur hau kate-begi bat da.

Orain arte Loraldiaren edizio guztietan arrakastatsu samar izan den sormen-kate luze baten adierazpena. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta datorren etorkizunari begira paratzen gara guztiok. Etorkizuna eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioa.

 

Sariduna: Nerea Iglesias.

Epea: 2026/03/20 14:00 Parte hartu!

24. Korrikaren produktu sortaren zozketa

24. Korrikaren produktu sortaren zozketa

24. Korrikaren produktu sorta bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak.

Zozketaren data: Martxoak 25, 14:00etan

Epea: 2026/03/25 14:00 Parte hartu!

Oihu bat Palestinara jaialdirako sarrera bikoitza

Oihu bat Palestinara jaialdirako sarrera bikoitza

Oihu bat Palestinara musika jaialdia izango da larunbat honetan, martxoaren 21ean, Durangoko Landako gunean. Aiaraldea Komunikabideak bertara joateko sarrera bikoitza zozkatuko du ostiralean bertan. 

 

 

Epea: 2026/03/20 14:00 Parte hartu!

Errigorako bi produktu sortaren zozketa

Errigorako bi produktu sortaren zozketa

Errigora egitasmoaren bi kutxa zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak. Martxoaren 18ra arte dago martxan Eskutik eskura kanpaina, eta elikagaiak haien webgunean eros daitezke. 

 

Amaituta

'1TZ4L1 3T4 P1ZTU' musika elektronikoa eta bertsolaritza

'1TZ4L1 3T4 P1ZTU' musika elektronikoa eta bertsolaritza

Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu planteamendu musikal berri honek. Bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko dira.

Zazpi sortzaile eszena gainean. Bi musikari: Manex Pagola eta Aner Peritz; lau bertsolari: Nerea Ibarzabal, Haira Aizpurua, Oihana Bartra eta Ekain Alegre eta gai-jartzaile batIdoia Anzorandia.

Musika elektronikoaren ohiko estilo eta doinuetara jauzi egingo dute. Bertsolariek doinutegi berritu eta birmoldatu baten gainean inprobisatu beharko dute musika elektroniko aktualaren egile garrantzitsuen abesti eta doinuak bertso-neurrietara ekarriz. Bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsotara bihurtuz. 

Bertso-doinutegi tradizionalaren ondarearen parte diren doinuak ere bertsionatuko dira musika elektronikoaren bidez, erritmo berrietara ekarriz eta ahots-efektuak baliatuz. “Itzali, piztu, sortu, abestu, zarata egin, jo, busti… kopla hau hobe irakurtzea autotune eta guzti”.

Sridunaa: Zutoia Latatu.

Amaituta

Araba Euskaraz Masters Series txapelketako finalerako sarrerak

Araba Euskaraz Masters Series txapelketako finalerako sarrerak

Arabako Masters Series Txapelketako finala martxoaren 20an jokatuko dute Olaben 18:30ean.

Sariduna: Jon Ander Alonso Udaeta

Amaituta

Araba Euskaraz Masters Series txapelketako sarrerak martxoaren 13rako

Araba Euskaraz Masters Series txapelketako sarrerak martxoaren 13rako

Martxoaren 13an Araba Euskaraz Masters Series Txapelketako finalerako azken txartelak erabakiko dituzte Sorozabal-Romane eta Maite-Frida bikoteek eta Johan-Lopez eta Urresti-Del Rio, emakumezkoen eta gizonezkoen diziplinan, hurrenez hurren. Olaben izango da hitzordua 18:30ean.

Zozketa: Martxoak 12, 14:00etan

Amaituta

Araba Euskaraz Masters Series txapelketako sarrerak martxoaren 6rako

Araba Euskaraz Masters Series txapelketako sarrerak martxoaren 6rako

Lehen kanporaketa martxoaren 6an, ostiralean, jokatuko dute 18:30ean. Lur-Oaia lehiatuko dira Helena-Maialen bikotearekin eta gizonezkoen kategorian Erkiaga-Zabala eta Aaron-Basque arituko dira nor baino nor.

Sariduna: Maria Larrea Ornes

Amaituta

'Potasio' film laburra

'Potasio' film laburra

Josu Martinezek zuzendutako Potasio film laburra estreinatuko dugu Loraldian, Jon Alonsoren ideia batetik abiatuta Josuk eta Jonek egindako gidoiaren arabera. Potasio du izenburu eta ikusezin bihurtzen den pertsona baten istorioa kontatzen du.
 
Etorkizuna adimen artifizialaren esku omen dago. Baina ba al du zentzurik inkomunikazioa eta bakardadea bezalako arazo unibertsalak teknologiaren bidez konpondu nahi izateak? Horretaz etabeste hainbat gauzez, nola baita euskal zinemaren egoera historiko prekarioaz hausnartzeko gonbidapena da film hau. Komedia absurdo bat da; baina aldi berean, komedia politikoa eta garaikidea, ikusleei aukera emango diena bere burua islatuta ikusteko.

Filma eman baino lehen Jon Alonsoren testu batetik abiaturik Josuk, Peiok eta Jonek landu duten emanalditxoa plazaratuko dugu. Peio Berterretxe aktoreak interpretatuko du eta Adrian Garcia de los Ojos musikariak soinu banda jarriko du. Ikusezintasunak deitu diote.
 
Sariduna: Joxe Blanco 
 

Amaituta

Nøgenen kontzertu berezia

Nøgenen kontzertu berezia

Hamarkada bateko ibilbidea ospatzeko, Nøgen taldeak hitzordu berezi eta hunkigarri bat proposatzen dizu: Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertu berezia. Talde donostiarrak bere hamargarren urteurrena ospatuko du ohiko freskotasuna isladatuko duen emanaldiarekin.

Folk-pop kutsu anglosaxoiekin abiatu zen proiektu hura euskal musika eszenaren erreferente bilakatu da urte hauetan, eta orain, heldutasun artistiko betean, bere esentziari leial jarraitzen dio, ahots eta harmonien indarra, istorio zirraragarriak eta energiaz beteriko zuzenekoak eskainiz.

Nøgenek emanaldi berezi bat dakar Arriaga Antzokira, emozioz eta musikaz uztartutako bidaia bat partekatzeko asmoz. 

Sariduna: Maria Arana.

Amaituta

'Lotaldia' emanaldia

'Lotaldia' emanaldia

Peru Magdalenaren kontaketa poetikoa eta Ibonrg-ren lo-kantakekin osaturiko emanaldi goxoa. Eremu zainduan etzan, entzun, eta gogoak bidaiatu dezan gonbita. Lo ere egin daiteke.

2024an Lo-kantak disko-liburu artistikoa kaleratu zuten Peru Magdalena idazleak, Miren Asiain Lora ilustratzailek eta Ibonrg abeslariak.
Espresuki sortutako lo-kanta horietatik tiraka, entzunkizuna ondu dute.

Magdalenak idatzitako lurretako lo-kantak, haizetako lo-kantak, uretako lo-kantak eta zuretzako lo-kantak abesten ditu ibonrg-k a capella, belarriak kulunkatzeko aretoko goxotasunean. Entzuleak abestiez onirikoki gozatu eta barne bidaia bat egiten du, posible balitz lo ere egiteraino.

Oharrak: 

  • Emanaldi hau etzanda izango da eta ortozik. Estera edo manta bat ez baduzu ekartzen, Loraldiak utziko dizu. Oinak babesteko nahi duzuna ekar zenezake.
  • Adin guztietako ikuskizuna da.

Emanaldiaren data eta lekua: Martxoaren 16an, 19:30ean, Itsasmuseumean.

Amaituta

Verde Pratoren kontzertu berezia

Verde Pratoren kontzertu berezia

Euskal kantutegia berritzen ari diren artista gazteen belaunaldi berri baten erakusle da Verde Prato. Ohikoak ez diren bideetatik ari da sortzen etorkizunari begira, baina iragana ahaztu barik. 

Horregatik, kontzertu honen atal nabarmena izango dute Euskal Rock Erradikala etiketa daramaten hainbat kantek. Verde Pratok berak miresten dituen laurogei hamarkadan sorturiko abestiak dira: Pakean utzi arte (Hertzainak), Zu atrapatu arte (Kortatu), besteak beste. Belaunaldi baten erreferentziak izan ziren kanta hauek mundu propioetara eramango ditu, ikuspegi berri eta femeninoagoa agerian utziz.

Verde Prato neofolk izeneko eremuan kokatzen dute adituek. Proiektu honen atzean Ana Arsuaga artista dago. Feminismoa, askatasuna, bakardadea eta natura bezalako gaiak jorratzen ditu haren sormenetan. Munduan zehar ibili da azken aldi honetan, Kanada, italia, Herbehereak… herrialdeetan zehar bira bat plazaratu berri du. 

Lasaitasuna eta gozotasuna islatzen dituen paisaian eroso aritzen da. Euskal musikaren esperimentazio arloan eta abangoardian kokatzen den kantaria da.

Sariduna: Leire Alonso

Amaituta

'Ikimilikiliklik. Vol 2' emanaldia

'Ikimilikiliklik. Vol 2' emanaldia

Loraldiaren produkzio berria da. Abiapuntua Mikel Laboak eta Artze anaiek, orain dela 50 urte, sortu zuten sentikaria da. 1975ean guztiz abangoardista izan zen ikuskari hura. Gaur XXI. mendeko Ikimilikiliklik aurkeztera datoz. Abangoardismoaren bidean kokatu dira eta Edurne Azkarate jarri dute lemazain. 

Imanol Agirrek gazte zelarik, originala ikusi zuen eta berriaren sustatzaileetako bat da. 70eko hamarkadaren akorduak eta gaurko asmoak uztartuko ditu berbaldi batean. Geroago tauletan ikusiko den sormenaren giltzak partekatuko ditu gerturatuko diren ikusleekin. 

Sariduna: Ixi Garcia.

Amaituta

'Ahots kordak' Eñaut Elorrieta eta Alos Quarteten kontzertu berezia

'Ahots kordak' Eñaut Elorrieta eta Alos Quarteten kontzertu berezia

Ahotsa eta sokak. Elementu horiekin arituko dira Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet. Elkarren diskoetan askotan kolaboratu duten arren, lehenengo aldiz aurkezten dute zuzeneko proiektu bat elkarrekin: Ahots Kordak. Kontzertu bakan eta berezia izango da.

Eñaut Elorrietaren ibilbide osoa izango du ardatz nagusi emanaldiak, bere garai guztietako kantuz osatuko baita ikuskizuna, Ken Zazpitik hasi eta bere bakarkako azken laneraino, baina ez hori bakarrik. Alos Quarteten hainbat kantu esanguratsu bilduko ditu proiektuak, denak ere modu ezohiko, zaindu eta soil batean emanak: Soka laukote, ahots eta gitarraz lagunduta, eta goi mailako moldaketekin.

Musika moldaketak honako musikari handien eskuetan izan dira: Fernando Velazquez, Juan Carlos Perez, Carlos Montfort, Xabier Zeberio eta Angel Unzu.

Sariduna: Ander Cormenzana

 

Amaituta