Doako autobus zerbitzua jarriko du Aiarako Udalak San Prudentzio Jaietara joateko

Erredakzioa 2018ko api. 25a, 07:02

Kontzertuetara joateko aukera emango du autobus zerbitzuak, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Aiarako Udalak antolatuko du doako garraio publikoa, nahi duenak erabili dezan apirilaren 27an eta 28an, hau da, ostiral gauean eta larunbatean. Helburua da, besteak beste, alkohola edateko asmoa dutenek zerbitzua erabiltzea eta istripuen arriskua murriztea.

Bi ibilbide egingo ditu autobusak. Bata joateko:

  • Artziniega (20:30)-Lanteno (20:40)-Menagarai (20:45)-Ibaguen (20:55)-Arespalditza (21:00)

  • Laudio (21:20)-Luiaondo (21:30)-Amurrio (21:40)-Murga (21:50)-Arespalditza (22:00)

Eta bestea itzultzeko:

  • Arespalditza (04:00)-Ibaguen (04:10)-Menagarai (04:20)-Lanteno (04:30)-Artziniega (04:40)

  • Arespalditza (05:00)-Murga (05:10)-Amurrio (05:20)-Luiaondo (05:30)-Laudio (05:40)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide