Gaur arratsaldean hasiko dira Aiarako Jaiak eta igandera arte luzatuko dira. Aiaralde hedabideak asteburu osaren jarraipen berezia egingo du. Unean uneko gertaerak zuzenean jasoko ditu atarian zein sare sozialen bidez. Horrez gain, egun bakoitzeko irudi esangurtasuenak bilduko ditu argazki-galeria eta bideoen bidez.
Web-atal berezia
Web-atal berezia atondu du Aiaraldea hedabideak Aiarako jaiei begira. Unean uneko informazioaz gain, jaiei begirako beste hainbat kontu topatu ahal dira bertan: aurreko edizioetako bideo eta argazkiak, autobusen ordutegiak edota egitaraua, besteak beste.
Web-telebista saio berezia
Astelehenean -maiatzak 30-, aldiz, Aiarako Jaiei buruzko web-telebista saioa eskainiko du hedabideak Aiaraldea.eus atarian. Jaien bideo-kronika bat izango da, elkarrizketekin hornitua.