Ostiralean piztu ziren jaiak eta giro ona izan da protagonista Luiandoko Andra Mari Magdalenatan. Erromeriek, dantzaldiek, pilota txapelketek eta “Gaztedi Berria” jai koadrilaren parte hartze aktiboak egitarau oparoa osatu dute. Abuztuaren 8an ekingo diete berriz luiaondoarrek aurtengo jaiei, Santo Domingo jaiekin.