aiaraldea.eus

Gozatu eta gogoangarri bihur ditzagun Aiarako jaiak!

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Alamillo   Iritzia  Aiara

San Joan egunaren ostean egunak luzatu eta gauak laburtu ohi dira. Askok udari egozten diote ahalmen hori. Hala ere, gurean, Aiarako hainbat herritan, egunak zein gauak luzatzen dituztenak, tokian tokiko jaiak dira… eurak baitira denborari etekin eta aprobetxamendu handiena ateratzeko gaitasuna duten bakarrak… elkarrekin berriz ere topo egin dezagun, lagunartean disfrutatu, garai bateko kontuak gogoratu eta bat-bateko momentuak ahaztezin bihurtzen dituzten jaiak.

Xarma berezi hori festa herrikoiek eta festarako grinaz betetako herritarrek soilik dute… eta zorionekoak gu guztiok antolakuntza lanetan ahaleginak eta bi egiteko irrikan dauden gizon emakumeak ditugulako, jai herrikoei, gozamenez eta, nola ez! errespetu osoz etekina atera nahian lanean diharduten aiarar zintzo eta leialak. Aurten ere, festarako deia egin gura dizuet… antolatzaileekin eta bestelako eragileekin batera, gure-gureak diren jai-usadioei eusten eta gozatzen jarrai dezagun. Eta elkarbizitzaren, lagun hurkoarengatiko errespetuaren eta festarako grinaren aterki zabalaren pean, aurtengo jaiak eredugarri eta gogoangarri bihur ditzagun.

Gozatu eta gogoangarri bihur ditzagun aurten ere Aiarako jaiak!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa