Sevillako Osuna herrian egin zen Espainiako Falkoneria Txapelketan abenduaren 5tik 8ra bitartean. Bertan egon zen Victor Perez eta hirugarren postua erdietsi zuen. “Hainbat sailkapen fasetatik igaro ostean lortu nuen finalera iristea”, azaldu du aiararrak, “azken fase horretan bost onenak aritu ginen, iazko irabazlearekin batera”.
Perez pozik azaldu da lortutako emaitzarekin. “Podiumera igotzea ez da inoiz erraza izaten eta are gutxiago Espainiako Txapelketan”, nabarmendu du. Espainiako Txapelketaren hiru ediziotan egon da Aiarako bizilaguna eta lehen urtean lehen postua lortu zuen.
