Murgako Zorroza Gestión de residuos enpresan sutea izan da gaur goizaldean. Arabako suhiltzaileek kudeatu dute gertaera, eta sua eten dute. Ertzaintzaren esanetan, 4:30ean jaso dute abisua: "Enpresaren kanpoko 2 edukiontzik hartu dute sua, eta suhiltzaileek itzali dute. Ez da kalterik egon, zabor hondakinak biltzen dituzten ontzietan izan baita ezbeharra".
Aiarako lantegiak zaborren kudeaketan dihardu lanean. Ez da azkenaldian izandako istripu bakarra. Duela zenbait hilabete langile bat zendu zen 8.7 metroko garabiatik erorita. Langile oihek Aiaraldea Komunikabidearekin izandako elkarrizketan, enpresaren segurtasun neurri ezak salatu zituzten:
Zenbait eragilek Zorrozako jokaera salatu zuten, informazioa estaltzea leporatuta. Hain zuzen, langilearen heriotzak lantegiaren argiak eta ilunak mahaigaineratu zituen.
Enpresaren jarduna, eta Bassirou Dioneren lan heriotza salatzeko zenbait mobilizazio egin ziren otsailean.
Sute gehiago
Gainera, gaurkoa ez da enpresa horretan jazo den lehen sutea izan. 2017ko urriaren 2an beste bat piztu zen, Aiarako udal arkitektoaren txosten baten arabera. Bost metroko altuera izatera iritsi ziren garrak, eta lantegian pilatutako erregaien kopuruak suaren zabalpenean lagundu zuela gehitu zuten Arabako Suhiltzaileek, dokumentuan jasotzen denez.
Horrez gain, enpresak hainbat hondakin tratatu eta pilatu izan ditu horretarako baimenik gabe. Informazio gehiago topa daiteke Aiaraldea.eus webguneko atal berezian.